Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5576

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 28koa, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sariak ematen dituena.

Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sarien bosgarren edizioaren deialdia onartzen duen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduan ezarritakoaren arabera, eta epaimahaiak egindako proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren saria, kategoria sanitario eta sozialerako; egiaztapen-diploma eta 3.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Miren Bacete Martinez.

Proiektuaren izena: «Osakidetzaren larrialdi-zerbitzuetara joango diren pazienteen bolumena aurreikusteko eredua garatzea».

Balorazioa: 20 puntutik 15,417.

Bigarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren bigarren saria, kategoria sanitario eta sozialerako; egiaztapen-diploma eta 1.500 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Sandra García Arias.

Proiektuaren izena: «Euskoeduca».

Balorazioa: 20 puntutik 13,559.

Hirugarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren saria, ingurumena eta jasangarritasuna kategoriarako; egiaztapen-diploma eta 3.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Leire Zubizarreta Barrenetxea.

Proiektuaren izena: «Baratzapp».

Balorazioa: 20 puntutik 16,048.

Laugarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren bigarren saria, ingurumena eta jasangarritasuna kategoriarako; egiaztapen-diploma eta 1.500 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Javier Carpintero Ordońez.

Proiektuaren izena: «Euskal Advice».

Balorazioa: 20 puntutik 14,190.

Bosgarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren saria, kategoria orokorrerako; egiaztapen-diploma eta 3.000 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Hodei Gonçalves Barkaiztegi.

Proiektuaren izena: «Lanbila».

Balorazioa: 20 puntutik 15,333.

Seigarrena.– Jarraian azaldu den proiektuari ematea Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia-proiekturik onenaren bigarren saria, kategoria orokorrerako; egiaztapen-diploma eta 1.500 euro gordin emango zaizkio. Hauxe da proiektua:

Eskatzailea: Ibai Alberdi Martin.

Proiektuaren izena: «LLM bat garatzea Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak modu interaktiboan kontsultatzeko».

Balorazioa: 20 puntutik 14,679.

Zazpigarrena.– Eranskinean argitaratzea epaimahaiak proiektu bakoitzari buruz egindako balorazioak.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Sail bereko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hamargarrena.– Sarirako izendatutako pertsonek 3 egun balioduneko epea izango dute, saria emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, berariaz adierazi ahal izateko sariari uko egiten diotela. Horrela eginez gero, ondoen baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei emango zaie saria. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Ez bazaio sariari uko egiten aurreko paragrafoan adierazitako moduan, saridunak onartu egiten duela ulertuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a.

Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

AGUSTÍN ZUBILLAGA REGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala