Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5573

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko gazteak kontratatzea helburu duten dirulaguntzen deialdia (Ikerlan programa) finantzatzera bideratutako 2024ko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez, euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko gazteak kontratatzea helburu duten 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia (Ikerlan programa) argitaratu zen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2024-06-28ko EHAA).

Deialdiaren 2.1 artikuluan laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen da.

Deialdi horren 9.2 artikuluan xedatzen denez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, dagokion espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Aurrekontu-zuzkidura agortu ostean, eta dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar den publikotasunaren printzipioa betetze aldera, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko gazteak kontratatzea helburu duten dirulaguntzen deialdia (Ikerlan programa) finantzatzeko 2024rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2024ko irailaren 27an, 10:00etan aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala