Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5571

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko ekitaldirako publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko dena.

2024ko maiatzaren 14an EHAAn (93. zk.) argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 8ko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak ezarri eta 2024ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Aginduaren 9. artikuluan aurreikusitako Kalifikazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, proiektuak baloratzeari ekin zion, Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Kultura Ondarearen zuzendariak egindako ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 14. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei dirulaguntza ematea, zehazten diren zenbatekoetan.

Bigarrena.- II. eranskinean jasotako erakundeak aurkeztutako eskaera ezestea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.- Pertsona eta erakunde onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Laugarrena.- Banan-banan jakinaraziko zaie ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei, eta ohartaraziko zaie ezen, laguntza eman zaielako jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean, pertsona edo erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote laguntzari, laguntza onartu dutela ulertuko dela.

Bosgarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, lehen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
Emandako dirulaguntzak
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Ezetsitako eskaerak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala