237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5570
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko azaroaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025. urtean kultura- eta gizarte-arloko berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak onetsi eta haietarako deialdia egiten duena (Bitartez).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
2024ko azaroaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231. zk.) argitaratu zen Jaurlaritzaren Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 13ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025. urtean kultura- eta gizarte-arloko berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak onetsi eta haietarako deialdia egiten duena (Bitartez). Agindu horretan, aipatu moduko hutsak egin direnez, zuzendu egiten dira ondoren.
2024/5435 (5/16) orrialdean, euskarazko bertsioan,
hau dio:
«7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 2tik 2025eko otsailaren 2ra izango da.»
baina hau esan behar du:
«7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 2ra izango da.»