237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5567
867/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen datuak babesteko Zuzendariordetzan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkari lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.
b) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.
c) 2. hizkuntza-eskakizuna edukitzea, derrigortasun data 2024-10-10.
d) Uztailaren 186/2005 19 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Tresna informatikoen ezagutzak edukitzea.
– Zuzendaritzako idazkari-lanpostuetan esperientzia izatea.
– Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Euskararen ezagutzaren balorazioari dagokion puntuazioa Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz egingo da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Betekizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira egiaztatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Balorazio-batzorde bat eratuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala, Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren ordezkoa izango da batzordeburu, eta honako hauek osatuko dute balorazio-batzordea: Datuak Babesteko zuzendariordea eta Giza Baliabideen goi-mailako teknikari bat (azken hori idazkari gisa jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu).
Izangaien balorazioa egin ostean, eta horretan oinarrituta, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Akta horretan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua haietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.