Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5566

1608/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Elena Fernández Gómez andrea izendatzen baita Erizaintzako Zuzendariorde lanpostua betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Erizaintzako Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 18ko 1437/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko urriaren 28ko EHAA, 210. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertu zen eta aurkeztutako merezimenduen arabera baldintza profesionalak betetzen dituela baloratu da. Hortaz, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordeak erabaki du Elena Fernández Gómez andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Elena Fernández Gómez andrea izendatzea Erizaintzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko azaroaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala