Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5565

346/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Miguel Martinez Llorente jauna Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

159/2008 Ebazpenaren bidez, Jose Miguel Martinez Llorente jauna Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jose Miguel Martinez Llorente jauna Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko azaroaren 19ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2024ko azaroaren 19a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS BARRUSO BARES.


Azterketa dokumentala