Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5564

AGINDUA, 2024ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Elvira Pérez de Albeniz Casi andrea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik (520010 kodea, 211 dotazioa) kentzea xedatzen duena, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzan.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 legearen 102.2 c) artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elvira Pérez de Albeniz Casi andrea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik (520010 kodea, 211 dotazioa) kentzea, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Lanpostu-uzteak 2024ko azaroaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala