Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5562

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 20koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 102.2.c) artikuluan xedatutakoa betez, eta bat etorriz Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenarekin (zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa), hau

EBAZTEN DUT:

1.– Mar Berastegui Zapatero andrea izendatzea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren «goi-kargudunaren idazkari» (kodea: 520010; dotazioa: 122), izendapen askeko sistema bidez.

2.– Izendapenak 2024ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

3.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2024ko azaroaren 20a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala