Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
5561

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 382/2024 Dekretua, azaroaren 19koa, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (232. zk.) argitaratu zen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretua, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta, bertan, aipatutakoen moduko hutsak atzeman dira. Hona hemen zuzenketak:

2024/5447 (14/14) orrialdean,

hau dio:

«Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA».

baina hau esan behar du:

«Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL».


Azterketa dokumentala