Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5359

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 343/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, Gorka Urcaregui Belandia jaunak administrazioarekiko 343/2024 auzi-errekurtsoa aurkeztu du (prozedura laburtua) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2024ko ekainaren 17ko Administrazio Kontseiluaren aurka. Azken horretan ezetsi egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren bi ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: batetik, otsailaren 14ko 336/2024 Ebazpena, zeinaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda irekiko destinoak esleitu baitziren Medikuen kategorian (Erradiodiagnostikoko FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan; eta, bestetik, otsailaren 14ko 359/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren eranskinean zerrendatuta dauden esleipendunen izendapena Medikuen kategorian (Erradiodiagnostikoko FEM lanpostu funtzionala).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 18a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala