227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5355
IRAGARKIA. Honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazten dira.
Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko erabakiak interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Donostia / San Sebastian, 2024ko azaroaren 7a.
Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.