Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5353

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 8koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde ordezkariarena. Honen bidez ematen ditu ondorengo instalazioa gauzatu aurretiko eta eraikitzeko administrazio baimenak: Goizuetako Zentralaren (Nafarroa) eta Añorgaren (Cementos Rezola SAren fabrika, Gipuzkoa) arteko 30 kV-ko goi-tentsioko aireko linearen 120. euskarritik 48.erako tartea itxi eta desegitea.

Espediente zk.: 20-ATY-2024-00005.

AURREKARIAK

1.– 2024ko urtarrilaren 15ean Heidelberg Materials Hispania Cementos, SA enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena eskatu zituen Goizuetako Zentralaren (Nafarroa) eta Añorgaren (Cementos Rezola SAren fabrika, Gipuzkoa) arteko 30 kV-ko goi-tentsioko aireko linearen 120. euskarritik 48.erako tartea itxi eta desegiteko proiekturako.

2.– 2024ko uztailaren 8an, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak erreferentziako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena (ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua) egiteko eskaera bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari.

3.– 2024ko abuztuaren 9an, eragindako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egiteko izapidea hasi zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak.

4.– Jasotako txostenak aztertu ondoren, ingurumen-inpaktuaren txostena egiten da, eta honako hau ezartzen da:

Linea elektrikoa desmuntatzeko lanen inpaktu nagusia obra fasean eragindakoa izango da, euskarrietarako irispide berriak irekitzearen ondorioz eta linearen segurtasun-zerrendan makinak ibiliko direlako.

Emandako ebazpenean jasotako babes- eta zuzenketa- neurriak hartzen badira, baita sustatzaileak proposatutakoak ere (aurrekoen aurkakoak ez badira), ez da aurreikusten proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarri adierazgarririk izango duenik ingurumenean. Beraz proiektua ez dago zertan jarri ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarrean dagoen araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoen aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo substantiboaren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioan xedatutakoaren arabera.

Neurri horiek guztiak obrak kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua ere izan beharko dute. Era berean, obretako jardunbide egokiak aplikatuko dira.

Hori guztia Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenean jasota dago. Ebazpen horren bidez, Goizuetako Zentralaren (Nafarroa) eta Añorgaren (Cementos Rezola SAren fabrika, Gipuzkoa) arteko 30 kV-ko goi-tentsioko aireko linearen 12. euskarritik 48.erako tartea itxi eta desegiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena egiten zen. Ebazpen hori 2024ko azaroaren 4ko EHAAn argitaratu zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala xedatzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2021-03-05eko EHAA).

2.– Espediente hau izapidetzean, bete egin dira Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, Energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean agindutako arauzko izapideak, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak

EBAZTEN DUT:

Aldez aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimenak ematea Heidelberg Materials Hispania Cementos, SA enpresari ondorengo instalazioa itxi eta desegiteko: Goizuetako Zentralaren (Nafarroa) eta Añorgaren (Cementos Rezola SAren fabrika, Gipuzkoa) arteko 30 kV-ko goi-tentsioko aireko linearen 120. euskarritik 48.erako tartera dagoen instalazioa.

Ebazpen hau ematen da martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Egikaritze-proiektua egokitu egin beharko da Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak 2024ko urriaren 11n egindako eta 2024ko azaroaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.) argitaratutako ingurumen-inpaktuari buruzko txostenean adierazitako baldintza, babes- eta zuzenketa- neurrietara. Neurri horiek obra kontratatzeko baldintzen pleguetan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua izan beharko dute.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Donostia, 2024ko azaroaren 8a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala