Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUTILOAKO UDALA
5348

IRAGARKIA, enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Mutiloako Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko urriaren 9an, beste batzuen artean, erabaki hau hartu zuen:

– Mutiloako Udaleko 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea eta argitaratzea agintzea.

Ondorio horietarako, hau egiten da:

– Aipatutako eskaintza eta LPZ aldaketa Legean araututako moduan argitaratzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Mutiloa, 2024ko urriaren 9a.

Alkatea,

IÑAKI UGALDE ALUSTIZA.

ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA 2024 (EPE)

Izena: Zerbitzu Anitzeko Peoia.

Izaera: Laborala.

Postu kopurua: 1.

Hornitzeko modua: lehiaketa-oposizioa.

Udalhitz hitzarmenaren araberako maila: 7.

Lanpostu-mailako osagarria: 10.

Dedikazio bereziko osagarria: 15.055,12.

Dedikazioa (%): 100.

Taldea: A.P.

Eskala: Administrazio Berezia.

Euskararen hizkuntza-eskakizuna: 1.

Derrigortasun data: 2024-01-24.

Titulazioa: eskola ziurtagiria edo baliokidea.

Oharra: *Derrigorrezkoa izango da B1 gidabaimena izatea.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.


Azterketa dokumentala