Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5347

1559/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau zuzentzeko dena: 1510/2024 Ebazpena, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu baitzen 1736/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa. Azken Ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko EPEan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak; hori dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen 1736/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko EPEan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak; hori dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat detektatu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2024ko azaroaren 13an argitaratutako ebazpenean, eta, horregatik, zuzendu egiten da. Beraz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zioen azalpenean, azken paragrafoan:

Honakoa esaten den lekuan:

«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022. urteko aldi baterako enpleguaren egonkortze-prozesuak antolatzen dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez ere 3.723 lanpostu integratzen ditu, txanda irekian deituak izateko. Horietatik 2.166 Lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.560, salbuespen gisa eta behin bakarrik, Lehiaketa sistemaren bidez.».

Honakoa esan behar du:

«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022. urteko aldi baterako enpleguaren egonkortze-prozesuak antolatzen dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez ere 3.723 lanpostu integratzen ditu, txanda irekian deituak izateko. Horietatik 2.163 Lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.560, salbuespen gisa eta behin bakarrik, Lehiaketa-sistemaren bidez.».

Bigarrena.– Lehenengo ebazpen-zatian:

Honakoa esaten den lekuan:

«Hautaketa-prozesuan eskaintzen diren lanpostuen kopurua honela banatzen da:

– Lehiaketa-oposizio sistema: 20/2021 Legearen 2.1 artikulua: 2.164 lanpostu.

– Lehiaketa-sistema: 1.560 lanpostu.

– Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena): 196 lanpostu.

– Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia): 3.722 lanpostu.».

Honakoa esan behar du:

«Hautaketa-prozesuan eskaintzen diren lanpostuen kopurua honela banatzen da:

– Lehiaketa-oposizio sistema: 20/2021 Legearen 2.1 artikulua: 2.163 lanpostu.

– Lehiaketa-sistema: 1.560 lanpostu.

– Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena): 196 lanpostu.

– Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia): 3.723 lanpostu.».

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala