227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5346
2741/2024 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Erradiologiako Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.
AURREKARIAK
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 2ko 2321/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erradiologiako Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko. (2024ko irailaren 19ko EHAA, 183. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erradiologiako Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko azaroaren 5a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.