227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5345
1471/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. Artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoa argitaratzea aipatutako lanpostua izendapen bidez betetzeko, oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak edo langile lan-kontratudunak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz horren erakunde autonomoetako funtzionarioak eta honako baldintza hauek betetzen dituen beste edozein ere:
1.– Unibertsitateko titulua edukitzea.
2.– Esperientzia izatea administrazio- eta kudeaketa-lanetan.
Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak. Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, eta bertan honakoa zehaztu beharko dute:
– Titulu akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Esperientzia profesionala eta kudeaketa sanitarioan duten esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta aurkeztea egoki jotzen den beste edozein merezimendu.
Izangaiek eskatzen diren betekizunak eta aurkeztutako merezimenduak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, egoki jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo beste edozein dokumentu ere bidal ditzakete.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman behar du eskabidean.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ebatziko da deialdi hau, eta Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.