227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5344
1469/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako Ebazpen hau aldatzen duena: 311/2018 Ebazpena, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzen baitzen Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016-2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onetsi ziren.
Otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenak 18.1 oinarrian adierazten duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-prozesua kalifikatuko duten epaimahaiak izendatuko ditu.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 311/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu zen Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1468/2024 Ebazpenaren bidez, bertan behera utzi zen hautaketa-prozesu honen kautelazko etetea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologoen kategorian (lanpostu funtzionala: Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa) estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenek arautua.
Betearazteko, alde batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1468/2024 Ebazpena, eta bestetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18.2 oinarriaren 2. paragrafoa, zeinak xedatzen baitu epaimahaiko kide guztiek administrazio publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionario edo estatutupeko langile finko izan behar dutela, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako langile lan-kontratudun finkoak, beharrezkoa da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 311/2018 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologoen kategorian (lanpostu funtzionala: Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa) estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahaia izendatu zen.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 311/2018 Ebazpena, Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen honen eranskinean ageri diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21 oinarrian ezarritakoa (Ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak), Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
ERANSKINA
MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO TEKNIKOA
Epaimahaiburua:
– Titularra: Mercedes Sota Busselo.
– Ordezkoa:
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: José María Marimón Ortiz de Zárate.
– Ordezkoa:
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Jose Luis Díaz de Tuesta Del Arco.
– Ordezkoa:
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Miren Josebe Unzaga Barañano.
– Ordezkoa:
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Andrés Canut Blasco.
– Ordezkoa:
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: Miriam Alkorta Gurrutxaga.
– Ordezkoa:
Seigarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Elena Urra Zalbidegoitia.
– Ordezkoa:
Idazkaria:
– Titularra: Rakel Miñón González de Langarica.
– Ordezkoa: