Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5343

1468/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bertan behera uzten baita hautaketa-prozesu honen kautelazko etetea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologoen kategorian (lanpostu funtzionala: Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa) estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua, otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenek arautua.

Lehenengoa.– 2016. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren (2016ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.) bidez onartu zen, eta ondoren 2016ko irailaren 12ko Erabakiak (2016ko urriaren 5eko EHAA 190. zk.) aldatu zuen Erabaki hori.

2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren (2017ko abuztuaren 1eko EHAA 145. zk.) bidez onartu zen, eta ondoren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiak (2017ko abenduaren 5eko EHAA 232. zk.) aldatu zuen Erabaki hori.

Halaber, aipatutako Erabakietan jasotzen zen hautaketa-prozesuen kudeaketan ekonomia, eraginkortasun eta efizientziako arrazoiak zirela medio, 2016ko eta 2017ko EPEak prozesu global batean egin behar zirela; hau da, bi eskaintzak aldi berean egin behar zirela.

Erabaki horiek betearazteko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onetsi ziren.

Horrez gain, betiere erabaki horiek betearazteko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpena eman zuen, zeinak Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Tekniko kategoriako deialdiaren oinarri espezifikoak onartzen zituen.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2024 Ebazpenaren bidez, kautelaz eteten dira ikerketa judizialean dauden 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdi-prozesuak (2019ko urriaren 30eko EHAA, 207. zk.).

Prozesu horien artean dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologoen kategorian (Mikrobiologiako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa lanpostu funtzionala) estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenek arautua.

Hirugarrena.– 2024ko urriaren 17an, Vitoria-Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak, 301/2019 Aurretiazko Eginbideei dagokienez, antolaketa-eginbide hau eman zuen: «Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiaren aurreko exhortoa jaso dugunez, jakinarazten dugu Mikrobiologiako eta Parasitologiako espezialitateak ez direla prozedura honen xede.»

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bertan behera uztea kautelazko etetea hautaketa-prozesu honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologoen kategorian (lanpostu funtzionala: Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa) estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenek arautua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Helaraztea Ebazpen hau Vitoria-Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiari eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala