227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5337
2720/2024 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez David Lecumberri Castaños jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako eta lau urte luzagarriz.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 20ko 476/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.; eta 2024ko apirilaren 15eko BOE, 92. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, David Lecumberri Castaños jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde- Enkarterri-Gurutzetako ESIko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– David Lecumberri Castaños jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera. Egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko azaroaren 18a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, baldin eta ez bada jazotzen luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunei, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritzari eta Uribeko ESIko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko azaroaren 4a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.