227. zk., 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5336
2083/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia López Romero andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostiko Atal Sanitarioko Buru (Irudi Abdominal eta Genitourinarioko Atala), aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 1eko 1529/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostiko Atal Sanitarioko Buru (Irudi Abdominal eta Genitourinarioko Atala) lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko abuztuaren 29ko EHAA, 168. zk.; eta 2024ko irailaren 4ko BOE, 214. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Silvia López Romero andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostiko Atal Sanitarioko Buru (Irudi Abdominal eta Genitourinarioko Atala).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Silvia López Romero andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostiko Atal Sanitarioko Buru (Irudi Abdominal eta Genitourinarioko Atala), aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera. Egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko azaroaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, baldin eta ez bada jazotzen luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko urriaren 30a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.