225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIZKAIKO ABOKATUEN ELKARGO OHORETSUA
5310
IRAGARKIA, jendaurreko informazio-aldia helburu honekin irekitzeari buruzkoa: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren estatutuak Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorrera egokitzeko eta onartzeko proiektuari zuzenketak aurkeztea.
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Gobernu Batzordeak, 2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Jendaurrean jartzeko eta zuzenketak aurkezteko izapidea irekitzen da, behin Gobernu Batzordeak Elkargoaren Estatutuak Espainiako Abokatutzaren 2021eko Estatutu Orokorrera (martxoaren 2ko 135/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) egokitzeko eta onartzeko barne-prozedura amaituta eta estatutu berrien proiektua bozkatu behar den Ezohiko Batzar Orokorra egin baino lehen. Hilabeteko epea ematen da zuzenketa horiek jasotzeko, argitaratutako azken iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; argitalpen horiek elkargoaren lurralde-eremuan gehien saltzen diren bi egunkarietan (El Correo eta Deia) eta EHAAn egingo dira.
Estatutuen proiektu honen testu osoa elkargoaren atari elektronikoan argitaratuta dago (eta bertatik deskargatu daiteke), bai eta elkargoaren egoitzetako iragarki-tauletan ere.
Zuzenketak helbide honetara zuzendu beharko dira: administracion@icabizkaia.eus Bilboko Uribitarteko arrapalak kalearen 3. zenbakian dauden Elkargoaren bulegoetan ere entregatu ahal izango dira.
Bilbao, 2024ko azaroaren 12a.
Gerentea,
EDUARDO MAESO SIMÓN.