225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5309
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela zehapen-prozeduraren ebazpena.
Aipatutako hasiera-erabakiaren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, hasiera-erabakiaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daiteke, ondoko helbideetan:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta orrialdean.
Halaber, hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.