Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5300

AGINDUA, 2024ko azaroaren 8koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, 2024rako «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» deialdia ebazten duena.

«Adinekoentzako Lagunkoitasun Jardunbide Egokien Saria» arautzen duen (urriaren 3ko 145/2023) Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, saria emateko ebazpena gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, dagokion urteko deialdiaren agindua argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko uztailaren 10eko Aginduaren bidez, 2024rako «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» deialdia onartu zen.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko irailaren 26an amaitu zen. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024. ekitaldiari dagokion «Adineko pertsonentzako lagunkoitasuneko jardunbide egokien saria» Azkoitiko Udalak aurkeztutako Pasira izeneko praktikari ematea.

Sariaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, 2024ko uztailaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Sailburuak agindua ematen duenean administrazio-bidea agortuko da, eta, horrenbestez, organo beraren aurrean berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera egongo da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahalko da, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 8a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala