225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5293
AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA 105 zkia., 2024ko maiatzaren 30ekoa), Euskadi literatura sariak, arautu eta horretarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.
2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024ko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:
– Euskarazko literatura: Jon Gerediaga Goitia, 2023an Elkar argitaletxeak argitara emandako Zeru-lurren liburua izeneko literatura lanagatik.
– Gaztelaniazko literatura: Julia Otxoa García, 2023an Aliar Ediciones argitaletxeak argitara emandako Bajo los astros de la repetición izeneko literatura lanagatik.
– Euskarazko haur eta gazte literatura: Harkaitz Cano Jauregi, 2023an Erein argitaletxeak argitara emandako Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez izeneko literatura lanagatik.
– Euskarazko literatura itzulpena: Aiora Jaka Irizar, 2023an Erein & Igela argitaletxeak argitara emandako Independentzien eguzkiak izeneko lanaren itzulpenagatik.
– Literatura lanaren ilustrazioa: David de las Heras Belaunde, 2023an Lunwerg argitaletxeak argitara emandako Campos de Castilla izeneko lanagatik.
– Euskarazko saiakera: Jon Urzelai Urbieta, 2023an Susa argitaletxeak argitara emandako Su festak izeneko lanagatik.
– Gaztelaniazko saiakera: eman gabe utzi da.
Sarituek, aipatutako 2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.