225. zk., 2024ko azaroaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5289
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 353/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Horrelako hutsak atzeman dira 353/2024 Dekretuan, azaroaren 12koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea kargutik kentzeko dena (2024ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2024/5230 (1/1) orrialdean, Azken Xedapenean,
honela dio:
«Dekretu honek 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak».
esan behar du:
«Dekretu honek 2024ko azaroaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak».