Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5288

IRAGARKIA, Aiako udal-mugartean (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2011-0180.

Eskatzailea: Antonio Iruretagoyena Larrarte.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Antonio Iruretagoyena Larrarte jaunari administrazio-emakida eman zaiola Aiako udal-mugartean (Gipuzkoa) Karramiola errekaren urtean 11.074 m3 ur aprobetxatzeko, abeltzaintzan erabiltzeko, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari publikoa kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala