224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5285
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 4koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Barakaldo eta Alonsotegi udal-mugarteetan, Lezeak parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Lezeak parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Alerion Spain, S.L.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Barakaldo eta Alonsotegi (Bizkaia).
– Haize-sorgailuen kopurua: 1.
– Instalatu den potentzia gordina: 4,95 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografiko orientagarriak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/
Bilbao, 2024ko azaroaren 4a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.