Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5284

IRAGARKIA, 2024ko urriaren 31koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoaren (132 kV) exekuzioa, zirkuitu bikoitza, 27-50 euskarrien artean eta Abadiño-Azpeitia 1 linearen S/I Bergara TAra, Bergara eta Elgeta udalerrietan.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9 eta 10. artikuluetan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera (2021eko abenduaren 31ko EHAA), jendaurrean jartzen dira instalazio elektriko horren proiektua, eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa, eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Esp.: 20-AT-Y-2024-88.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokalekua: Bergara eta Elgeta udal-mugarteak.

– Aurrekontu osoa: 1.218.080 euro.

– Xedea: eroalea berritzea antzeko ezaugarriak dituen beste eroale batekin, baita lehendik dagoen zuntz optikoko kablea, lur-kablea, isolamendua, grapak eta aipatutako tarteari lotutako burdineria ere. Era berean, sei euskarriren egitura eta euskarri baten zimenduak indartu beharko dira, eta bi euskarri handitu beharko dira. Gainera, Bergarako azpiestazioaren elikadura aldatzeko aprobetxatuko da, Abadiño 1 eta 2 linearen deribazio bikoitza izatetik Abadiño-Azpeitia linearen sarrera eta irteera izatera pasatuz.

– Jarduketaren funtsezko ezaugarriak:

• 1. aireko tartea: 27. eta 49. puntuen arteko Abadiño-Azpeitia 1 eta 2, 7.062 m LARL-380 (d/c) eroalea, ARLE-53 lur-kablea eta OPGW 16-90 zuntz optikoko kablea.

• 2. aireko tartea: Bergarako TArako sarrera eta irteera, Abadiño-Azpeitia 1eko 49. zenbakitik; 395 m, LARL-380 eroalea (d/c); ARLE-53 lur-kablea eta OPGW 16-90 zuntz optikoko kablea.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian), Bergara eta Elgetako udaletan edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/ Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2024ko urriaren 31.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala