224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5280
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariaren 2024ko abuztuaren 26ko Ebazpena, 01/2024/79 espedienteari dagokiona.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Lurralde-ordezkariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori, I12023000020122 arau-haustearen akta dela-eta NIF 72733965F enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan baiesten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena, eta, beraz, enpresari 751,00 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren inguruko arau-hauste bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Enpresa horri ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2025-01-05a izango da, eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:
Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522
Erreferentzia: 0124007900228
Identifikazioa: 050125
Zenbatekoa: 751,00 euro.
Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 6a.
Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.