224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5277
IRAGARKIA, 2024ko urriaren 23koa, zeinaren bidez jakinarazten baita EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia.
Eranskinean zerrendatutako obra, jarduera edo ekoizpenen gaineko eskubideak inskribatzeko eskabideak aztertu dira, eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzendu daitezkeen akats hauek aurkitu dira.
Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera.
Interesdunak hamar egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako akatsak zuzentzeko. Jakinarazitako idazkia interesdunaren eskura egongo da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistro honetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Adierazitako epean zuzenketa egiten ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera (uztailaren 11ko 611/2023 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), hala erabakitzen duen ebazpena eman ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
URKIRI SALABERRIA GRACIA.