224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5274
EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren Balorazio Batzordeko kideak.
Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren oinarriak onartzen dituen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren 13. oinarriak hau ezartzen du:
«Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna izango da Balorazio Batzordeko burua. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta HAZI fundazioko ordezkari bat izango dira batzordekideak, eta lehenengoak idazkari-lanak egingo ditu.
Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskumena duen sailburuordeak emandako ebazpen baten bidez, ebaluazio-jarduketa hasi aurretik».
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita. Horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek aztertuko eta ebaluatuko ditu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak ?agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren oinarriak onartu ziren. Batzorde horrek, egindako ebaluazioa zehazten duen txostena ere emango du, zeinean behin-behineko ebazpen-proposamena oinarrituko duen.
Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:
Batzordeburua:
M.ª Luisa Fraile Correa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).
Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).
Batzordekideak:
Xabier Andrés Uriarte, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari lanetan (titularra).
Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Fernando Corcuera Villamor, Hazi Fundazioko Sistemak eta Integrazio Arloaren arduraduna (titularra).
Gregorio Manrique Martín, Hazi Fundazioko Antolakuntza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria (ordezkoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera ezartzen da, eta hura argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.
Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.