224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5273
EBAZPENA, 2024ko urriaren 29koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez Arrantzako Kapitainaren titulazioa lortzeko azterketetarako deialdia egiten baita 2025erako, Arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio nabigazio eta arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea, eta eskumen horren arabera, eta Arrantza Sektoreko Titulu Profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, haren betekizunak eta ondorioak modernizatzeko xedez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Azterketa teorikoetarako 2 deialdi ezartzea, 2025ean zehar egin beharrekoak, ondoren aipatzen den Arrantzako Kapitainaren titulazioa lortzeko:
1. deialdia.– Ohikoa eta irekia: 2025eko martxoa; martxoaren 10etik (astelehena) 14ra (ostirala).
2. deialdia.– Ohikoa eta irekia: 2025eko urria; urriaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala).
Azterketen data zehatzak Blas de Lezo LHII – Pasaiako institutuaren iragarki-taulan eta blasdelezoescuelanautica.com webgunean iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago behintzat.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– 1.– Azterketak Pasaian (Gipuzkoa), Blas de Lezo LHIIn egingo dira.
Halaber, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 2. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.
2.– Azterketak egungo programetara egokituko dira, martxoaren 7ko APM/243/2018 Aginduaren arabera, zeinaren bidez garatzen baita 36/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, arrantza sektoreko titulu profesionalak arautzen dituena.
3.– Eskabideak Pasaian (Gipuzkoa), Blas de Lezo LHII - Pasaiako institutuaren idazkaritzan bete beharko dira.
4.– Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak adierazten du eskabideetako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, erabiltzeko. Nahi izanez gero, eskatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko, legeak aurreikusi bezala. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), erabilera horren arduradun den heinean.
Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea.
– Alturako arrantzako patroiaren, alturako patroiaren (Arrantza) titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina.
5.– Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara.
6.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:
– 1. deialdia, 2025eko martxoan: 2025eko otsailaren 17tik 28ra.
– 2. deialdia, 2025eko urrian: 2025eko irailaren 29tik urriaren 10era.
7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) Blas de Lezo LHIIn entregatu ahal izango da.
8.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (arrazoi horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatu beharko dira).
Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.
Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.
Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Izangaiek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.
Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.
Bosgarrena.– Deialdi hau eta beronen ondoriozko egintza administratibo guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.