224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5271
1470/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen den.
Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaria lanpostua hutsik egongo denez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-legepeko kontratudun finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:
1.– Unibertsitateko titulua edukitzea.
2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.
Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa zehaztu beharko dute:
– Titulu akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahalko dute.
Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.