Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5267

1467/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ane Lukene Beitia Arriola andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari-gerentearen lanpostutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 1814/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko urriaren 5eko EHAA, 191. zk.), Ane Lukene Beitia Arriola izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari-gerentearen lanposturako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ane Lukene Beitia Arriola Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urriaren 31ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari eta Osakidetzako Emergentziei jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala