224. zk., 2024ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5266
1412/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Imanol Aranaga Beraza jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 22ko 1362/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 5eko EHAA, 170. zk.), Imanol Aranaga Beraza jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Imanol Aranaga Beraza jauna Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urriaren 29ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.