Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5166

IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, portuko jabari publikoaren emakida esleitzen duena Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea eraberritzeko obrak egiteko eta ustiatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Kofradia Pescadores San Pedro Berria, S.L.

– Xedea: portuko jabari publikoa okupatzea, Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea eraberritzeko eta ustiatzeko.

– Azalera: 241,01 m

– Epea: hamabost (15) urteko emakida, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.

– Tasa: 6.322,84 euro urtean (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala