220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5158
IRAGARKIA, 2024ko urriaren 22koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udal-mugarteetan dauden «Eki Bat» (1 MW), «Eki Bi» (1MW) eta «Arratzua» (2 MW) eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta horiei lotutako ebakuazio-azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak.
48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira hauei buruzko proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen bateratua: «Eki Bat», «Eki Bi» eta «Arratzua» eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta haiei lotutako azpiegiturak.
– Eskatzailea: San Miguel ISFV, SL.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea.
– Eskaeraren helburua: aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz.
– Husteko puntua: sortutako energia husteko puntua Vitoria TAko (30 kV) 30 kV-ko Vitoria-Goiain 1-2 da, 9 (2664106) eta 8 (2653922) zenbakiak dituzten euskarrien arteko tartean, eta ebakitze-zentro bat instalatu behar da.
Espedientea: 01-GE-Y-2023-00020
– «Eki Bat» proiektua:
a) «Eki Bat» eguzki-instalazio fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 700 Wp-eko 1.665 modulu eta 125 kW-ko 8 inbertitzaile fotovoltaiko ditu. Guztira 1 Mwn-ko potentzia du.
b) 1.000 kVA-ko transformadorea duen transformazio-zentroa.
c) Transformazio-zentrotik sekzionamendu-zentroaren sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea. 1.624,03 m-ko luzera du. Luzera osoan «EKI BI» instalazioarekin eta zati batean «Arratzua» instalazioarekin partekatuta dago.
– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 3,08 ha (bi hauentzat: Eki Bat eta Eki Bi).
– Aurrekontua (BEZik gabe): 593.517,88 euro.
Espedientea: 01-GE-Y-2023-00021
– «Eki Bi» proiektua:
a) «Eki Bi» eguzki-instalazio fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 700 Wp-eko 1.665 modulu eta 125 kW-ko 8 inbertitzaile fotovoltaiko ditu. Guztira 1 Mwn-ko potentzia du.
b) 1.000 kVA-ko transformadorea duen transformazio-zentroa.
c) Transformazio-zentrotik sekzionamendu-zentroaren sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea. 1.624,03 m-ko luzera du. Luzera osoan «Eki Bat» instalazioarekin eta zati batean «Arratzua» instalazioarekin partekatuta dago.
– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 3,08 ha (bi hauentzat: Eki Bat eta Eki Bi).
– Aurrekontua (BEZik gabe): 614.915,64 euro.
Espedientea: 01-GE-Y-2023-00027
– «Arratzua» proiektua:
a) «Arratzua» eguzki-instalazio fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 700 Wp-eko 3.150 modulu eta 250 kW-ko 8 inbertitzaile fotovoltaiko ditu. Guztira 2 Mwn-ko potentzia du.
b) 2.000 kVA-ko transformadorea duen transformazio-zentroa.
c) Transformazio-zentrotik sekzionamendu-zentroaren sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea. 944,68 m-ko luzera du. Luzera osoan «Eki Bat» eta «Eki Bi» instalazioekin partekatuta dago.
– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 2,76 ha.
– Aurrekontua (BEZik gabe): 821.567,84 euro.
Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar die proiektu horiei aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar dute baimen horiek, dena den, bi proiektuen ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek bi proiektuen gaineko dokumentazioa azter dezaten 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.