Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5156

EBAZPENA, 2024ko urriaren 24koa, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdia ebazten duena.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdia egin zen.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2024ko abuztuaren 7ko behin-behineko ebazpen-proposamenaren bidez, behin-behineko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren zuzendariaren 2024ko irailaren 11ko behin betiko ebazpen-proposamenaren bidez, behin betiko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen haren onarpena jakinarazteko. Onartzen ez bada, onuradun gisa proposatutako erakundeak eskabideari uko egiten diola ulertuko da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baztertzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 24a.

Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea,

JOSE ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala