Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5152

EBAZPENA, 2024ko irailaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, irailaren 19ko 134/2023 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako dirulaguntzetarako deialdia argitara eman duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroen 7an emandako Aginduaren babespean eskatutako dirulaguntzak ematea onartu duena, 2024ko ekitaldirako. Izan ere, dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak («Elkarteak 2023» Programa) ematea arautu da (2023ko azaroaren 16ko EHAA, 219 zk.).

Ikusi da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 7an emandako Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza eskabideak (ebazpen honen eranskineko zerrendan jasota) eta horiekin batera aurkeztutako agiriak. Kontuan izanik Balioespen Batzordeak egindako ebazpen-proposamena, irailaren 19ko 134/2023 zehaztutakoaren arabera aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluazioaren arduraduna denez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei irailaren 19ko 134/2023 Dekretuan jasotako dirulaguntzak ematea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak arautu zituen («Elkarteak» programa). Horrela, elikadura sektoreak 99.980,74 euroko kopurua jasoko du ekitaldi honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Aurreko ebazpen atalean finkatutako zenbatekoa 2023ko azaroaren 7ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritako moduan ordainduko da:

– Dirulaguntzaren xede diren gastu guztiak behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da. Laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta onartu ondoren, dirulaguntzaren % 50 eman ahal izango da idatzizko eskaera arrazoitua eginda.

– Gainerako zenbatekoa dirulaguntzaren xede diren 2023ko gastu guztiak behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da, eta 2024ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da, gastuen egiaztagiriez gain (fakturak eta banku-egiaztagiriak), irailaren 19ko 134/2023 Dekretuaren III. eranskinarekin (gastuen justifikazio-inprimakia behar bezala beteta) batera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 10a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala