220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 4 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5149
EBAZPENA, 2024ko urriaren 23koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita 2024. urteko soldatak eguneratzeko eta atzerapenak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten garbiketa-kontratudun langileen akordio partziala erregistratzea, argitaratzea eta gordailatzea (hitzarmenaren kodea: 86100053012013).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2024ko urriaren 14an, aipatu hitzarmen kolektiboaren akordio partzialari buruzko dokumentazioa aurkeztu zen REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urriaren 10ean sinatuta egon da.
Bigarrena.– 2024ko urriaren 16an zuzendu zen 2024ko urriaren 16an egindako errekerimendua.
Hirugarrena.– Akordio hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute akordioa erregistratu eta argitaratzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 2. artikuluan Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 7. artikuluan ezartzen du sail horrek egikarituko duela lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena.
Arestian aipatu ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta eginkizunak zehazten dituzten arau organikoek. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (gero uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatzen duena) 10.1.i) artikuluan ezartzen du Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak zuzendu eta kudeatuko duela Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen erregistro telematikoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, Hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuan aldatu duena) 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau
Hori dela-eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
AKORDIO PARTZIALA, EUSKO JAURLARITZAREN ZENTROETAN (LAKUA, SAMANIEGO, ARKAUTIKO AKADEMIA, BARNEKO BULEGOAK, EUSKO LEGEBILTZARRA, EJIE-EUSKO JAURLARITZAKO DOKUMENTAZIO ZENTROA, EMAKUNDE, ARARTEKOAREN BULEGOA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA, VITORIA-GASTEIZKO JUSTIZIA JAUREGIA, LEHENDAKARITZA, EUSKADIKO ZERGA KOORDINAZIORAKO ORGANOA/SOS DEIAK, NEIKER-ARKAUTIKO GRANJA EREDUA, CRL/LHK, ZUZENEAN, ARABAKO ETA BIZKAIKO OSALAN ZENTROAK, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO PROBINTZIA-ARTXIBO HISTORIKOAK, EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA BATERATUKO GIPUZKOAKO ZENTROAK ETA EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA BATERATUKO BILBOKO ZENTROAK) LAN EGITEN DUTEN GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2024AN SORTUTAKO ATZERAPENAK ORDAINTZEKO DENA
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.
Vitoria-Gasteizko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan bildu dira, batetik, ISS Facility Services SA eta Clece SA/Zaintzen SA, patronalaren ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB eta USO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez.
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:
– 2024. urtea: % 2.
Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taularen arabera).
Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.
ERANSKINA
2024. URTEKO SOLDATA-TAULA (% 2)
(Ikus .PDF)
Igande eta jaiegunetako plusa: 36,62.