Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5148

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakitera ematen den, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Aginduaren babesean, arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatu eta banatzeko aurkeztu ziren dirulaguntza-eskabideen gainean emandako ebazpena.

2024ko ekainaren 26an argitaratu zen EHAAn 2024ko ekainaren 18ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Aipaturiko Aginduaren 9.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta, ondoren, horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 26ko Aginduaren babesean deitutako modalitate bakoitzerako emandako dirulaguntzen eta pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda (I. eranskina), baita ukatutako eta artxibatutako eskabideen zerrenda ere (II. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala