Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2024ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5146

1420/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko irailaren 3ko Erabakia betearazten baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpenaren gora jotzeko errekurtsoa onartzekoa. Zuzendu behar den azken ebazpen horrek onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitara ematen ditu eta behin betiko esleitzen ditu 2023ko martxoko zikloan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Emagin kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 263/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa deitu zen Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Emagin kategorian / lanpostu funtzionalean (martxoaren 9ko EHAA, 49. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA, 91. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu zen, hain zuzen ere, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Emagin kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren destinoak. 419/2023 Ebazpena uztailaren 19ko 657/2023 Ebazpenak (uztailaren 14ko EHAA, 134. zk.) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenak (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.) aldatu zuten.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 4ko 155/2024 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak behin-behineko esleitu ziren, hain zuzen ere, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldearen Emagin kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 99. zk.), argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak, hain zuzen ere, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldearen Emagin kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoak.

Ebazpenaren I. eranskinak 2023ko martxoko zikloan onartutako pertsonen zerrenda jasotzen du, lan-esperientziaren, prestakuntzaren eta euskararen merezimenduei dagokien guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta. Ebazpenarekin batera, puntuazioaren zerrenda xehatua ere aurkeztu zen, merezimenduen arabera bereizita. Lehiakideen zerrendaren barruan, jarraian aipatzen diren lau pertsona hauek honako puntuazio hauek lortu zituzten (puntuazioek destino-esleipena lortzeko lehentasun-ordena ezarri zuten):

Ziortza Echebarria Vadillo lehiakideari 56,3047 punturekin baloratu zitzaizkion bere merezimenduak, eta 7. postua bete zuen lehentasun-ordenan. Guztizko puntuazio horren barruan, 26,8047 puntu lan-esperientziari dagokion merezimenduagatik kalkulatu ziren.

Silvia Gómez Mediavilla lehiakideari merezimenduak 50,1973 punturekin baloratu zitzaizkion, zeinetatik 20,6973 puntu lan-esperientziagatik eman baitzitzaizkio. Ondorioz, 13. postua bete zuen lehentasun-ordenan.

Maite Arechabaleta Basterrechea lehiakideari merezimenduak 49,2925 punturekin baloratu zitzaizkion, zeinetatik 19,7925 puntu lan-esperientziagatik eman baitzitzaizkio. Ondorioz, 14. postua bete zuen lehentasun-ordenan.

Itziar Ortún Pérez lehiakideari merezimenduak 48,9532 punturekin baloratu zitzaizkion, zeinetatik 19,4532 puntu lan-esperientziagatik eman baitzitzaizkio. Ondorioz, 15. postua bete zuen lehentasun-ordenan.

Ebazpenaren III. eranskinean aipatutako lau lehiakideei destino bat esleitu zitzaien. Zehazki, honako destino hauek esleitzen zaizkie, eman zitzaien puntuazioaren ondoriozko lehentasun-ordenaren arabera:

Ziortza Echebarria Vadillo lehiakideari (56,3047 puntu):

(Ikus .PDF)

Silvia Gómez Mediavilla lehiakideari (50,1973 puntu):

(Ikus .PDF)

Maite Arechabaleta Basterrechea lehiakideari (49,2925 puntu):

(Ikus .PDF)

Itziar Ortún Pérez lehiakideari (48,9532 puntu):

(Ikus .PDF)

Apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpen horren aurka, Arechabaleta Basterrechea andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Ziortza Echebarria Vadillo andreari lan-esperientziagatik emandako puntuazioa okertzat jo baitzuen.

Aurkeztutako errekurtsoa behar bezala aztertu da, eta egiaztatu da akats aritmetiko hutsa egon dela Ziortza Echebarria Vadillo andreak emandako zerbitzuei dagokien puntuazioa kalkulatzean. Bere lan-esperientziari dagokion puntuazio zuzena, deialdiaren oinarrietan jasotako koefizientea aplikatuz gero, 19,4532 puntukoa izan behar zen, Itziar Ortún Pérez lehiakidearen lan-esperientziaren balorazioarekin bat etorriz.

Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak bidezkotzat jo du gora jotzeko errekurtsoa onartzea, 2024ko irailaren 3ko Erabakiaren arabera, eta ebatzi du zuzendu behar dela –Zuzenbidean dagozkion ondorio guztiekin– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpena, zeinaren bidez behin betiko esleitu baitziren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak, hain zuzen ere, Emagin kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoak.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko 2024ko irailaren 3ko Erabakiaren arabera, eta zuzentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpena (maiatzaren 22ko EHAA, 99. zk.), zeinaren bidez argitara eman baitziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu baitziren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak, hain zuzen ere, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldearen Emagin kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoak. Zuzenketa egiteko, honako hauek egingo dira:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpenaren I. eranskina zuzentzea, zeinak 2023ko martxoko zikloan onartutako pertsonen zerrenda eta haietako bakoitzari merezimenduengatik emandako guztizko puntuazioa jasotzen baititu. Horrela, Ziortza Echebarría Vadillo andreari hiru merezimenduengatik dagokion puntuazio zuzena esleituko zaio, eta «56,3047» jartzen duen lekuan «48,9532» zifra jarriko du.

Lan-esperientziarako kalkulatutako puntuazioari dagokion zifra zuzentzea merezimenduen arabera bereizitako puntuazioaren zerrenda xehatuan; horrela, «26,8047» jartzen duen lekuan «19,4532» zifra zuzena jarriko du.

Zuzenketa aritmetikoa dela-eta, nahitaez aldatu behar da destinoaren esleipena lortzeko lehentasun-ordena. Beraz, dagokion esleipena egin behar da, puntuazio zuzenaren eta zuzenketa-ebazpen honetan kontuan hartu beharreko lau lehiakideek egindako eskabideen arabera.

Destinoak esleitzeko lehentasun-ordenari dagokionez, zuzendu behar da apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpenaren III. eranskina, destinoen behin betiko esleipena jasotzen duena. Egindako esleipenak zuzendu ondoren, honako destino hauek esleitu behar dira:

Silvia Gómez Mediavilla lehiakideari (50,1973 puntu) destinoa esleitzea Uribeko ESIan:

Lehen Mailako Arreta-Lehen Mailako Arreta / Mungiako OZ-Mungia / Derioko OZ-Derio / Lehen Mailako Arretako Unitateak-Emakumeen Arreta-Emakumeen Arreta / Goizez-Goizeko 08:00-15:00-Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE-Data igarota.

Maite Arechabaleta Basterrechea lehiakideari (49,2925 puntu) destino hauek esleitzea Uribeko ESIan:

Lehen Mailako Arreta-Lehen Mailako Arreta / Sopelako OZ-Sopela / Berangoko OZ-Berango / Urdulizko OZ-Urduliz / Lehen Mailako Arretako Unitateak-Emakumeen Arreta-Emakumeen Arreta / Goizez-Goizeko 08:00-15:00-Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE-Data igarota.

Ziortza Echebarria Vadillo lehiakideari (48,9532 puntu) destino hauek esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIan:

Lehen Mailako Arreta-Lehen Mailako Arreta / Igorreko OZ-Igorre / Lehen Mailako Arretako Unitateak-Emakumearen Arreta-Emakumeen Arreta / Goizez-Goizeko 08:00-15:00-Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE-Data igarota.

Itziar Ortún Pérez andreari esleitutako destinoari ez dio eragiten Ziortza Echebarria Vadilloren puntuazioaren zuzenketa. Bi lehiakideen guztizko puntuazioak berdinak izan arren, Itziar Ortún Pérez lehiakideak eskatu zituen destinoak zuzenketan interesa zuten beste lehiakide interesdunek eskatu zituzten destinoez bestelakoak ziren, hortaz, ez dago horiekiko lehiakidetzan.

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 866/2024 Ebazpenean ezarritakoa.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala