Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5137

IRAGARKIA, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-B-2022-0017.

Eskatzailea: Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzeko Udala.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzeko Udalari baimena eman zaiola Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerrian (Bizkaia), Lea ibaitik urteko 1.800 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida; ura energia elektrikoa sortzeko erabiliko da, helburu didaktikoekin, Bengola energia berriztagarrien interpretazio zentroan, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala