219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
5134
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 282/2024 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
282/2024 prozedura laburtua. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurka aurkeztua: 51/2024 Ebazpena, Funtzio Publikoko sailburuordearena, Lorena de Campos Herrerok Funtzio Publikoko zuzendariaren 25/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin ziren iraupen mugatuko lanari buruzko 1999ko martxoaren 18ko esparru-akordioa aplikatzeari buruzko eskabideak, bai eta probak egiteko eta kautelazko neurriak hartzeko eskaera ere.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.