219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5133
EBAZPENA, 2024ko urriaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuko nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzak aitortzeko Balorazio Batzordeko kideak.
Ikusi da 2024ko irailaren 3ko Agindua (2024ko irailaren 12ko EHAA, 178. zk.), zeinaren bidez 2024rako deialdia egiten baita nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan.
Kontuan hartuz I. eranskineko 8. oinarriak aurreikusten duela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratzea, eta batzorde hori Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako talde teknikoko hiru kidek osatzea, titularrak ebazpen bidez izendatuak, eta idazkari- eta batzordeburu-eginkizunak nork beteko dituen zehaztuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:
Batzordeburua:
Felix Guarrotxena Arlunduaga (titularra).
Ihalar Zubeldia Garmendia (ordezkoa).
Batzordekideak:
Resurrección Abasolo Garcia, idazkari ere jardungo duena (titularra).
Lide Totorikaguena Iturriaga (ordezkoa).
Amaia Perez de Anucita Gonzalez (titularra).
Irantzu Nanclares de Gamboa Garcia (ordezkoa).
Bigarrena.– Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta denek jakin dezaten, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 21a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.