Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5130

EBAZPENA, 2024ko urriaren 16koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide hau kentzea: Monica Martínez Cengotitabengoa andrea, farmazian lizentziaduna.

Bigarrena.– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide hauek izendatzea:

Arantzazu Hernández Gil andrea, farmazian lizentziaduna.

Laura de la Rosa Gay andrea, farmazian lizentziaduna

María Prieto Blanco andrea, farmazian lizentziaduna.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 16a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala