219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5128
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 4koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez gehitzen baita 2024-2025 ikasturtean A1 mailako ikasleei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren aurrekontu-kreditua.
HABEko zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bitartez, 2024-2025 ikasturtean A1 mailako ikastaroak egiteko, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako A0A0 edo A1A0 abiapuntu duten ikasleei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartu zen.
Deialdi horren lehenengo oinarrian honako hau aurreikusi zen egitasmoaren zuzkidura ekonomikoari zegokienez, oinarriaren hirugarren eta bosgarren puntuetan:
3.– Ebazpen honen xede diren laguntzetarako, 2024-2025 ikasturtean 1.700.000 euroko kopurua jarriko da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako dagoen partidaren kontura. Honela banatuko da kopuru hori:
a) 2024an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat 610.000 euro.
b) 2025ean hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat 1.090.000 euro.
5.– Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, oinarri honen 3. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da % 80ra arte. Adierazitako aldaketa HABEko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu eta EHAAn argitaratu beharko da.
2024-2025 ikasturte hasieran A1 maila ikasten duten ikasleak % 50 igo dira 2023-2024 ikasturtearekin alderatuta. Izan ere, guztira, 5.330 ikaslek eman dute izena A1 mailako ikastaro horietan; iazko 3.556 ikasleen aldean, 1.774 ikasle gehiagok.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– 898.882,16 eurotan gehitzea HABEren zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bitartez egindako dirulaguntza-deialdiaren aurrekontu-kreditua, 2024-2025 ikasturtean A1 maila ikasten duten ikasleei dirulaguntzak emateko, honela banatuta:
– 2024an hasitako ikastaroetan matrikulatzen diren ikasleentzat, 898.882,16 euroko gehikuntza.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Donostia, 2024ko azaroaren 4a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.