219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 9 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5126
1462/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2024-2025 ikasturteko bigarren lauhileko euskara ikastaroetarako deia egiten baitzaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta hari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.
Euskararen erabilera arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezartzen du herri-agintariek xedezko neurriak hartuko dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioari atxikitako langileak arian-arian euskalduntzeko, herritarrei aitortzen zaien eskubidea gauzatzeko helburuarekin, administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izan daitezen.
Legeak xedatutakoa garatzeko, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua onartu zen, zeinaren bitartez arautzen baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua. Duela gutxi, Dekretu hori indargabetu zuen Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak.
Nolanahi ere, Dekretu berriaren Laugarren Xedapen Iragankorrak ezartzen du IVAPek 2025eko urtarrilaren 1era arteko epea izango duela bertan jasotako aurreikuspenetara egokitzeko. Horregatik, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak pixkanaka egokituko du bere jarduna, adierazitako data baino lehen eragiten dioten arau-aurreikuspenak betetzeko.
Halaber, kontuan hartuko dira euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua, Osakidetzaren 3. Euskara Plana (2022ko urtarrilaren 27an onartua) eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak (aurrerantzean Osakidetza), hizkuntza-prestakuntzaren eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.
Adierazitako guztiagatik,
EBAZTEN DUGU:
Artikulu bakarra.– Osakidetzako langileentzako 2024-2025 ikasturteko euskara-ikastaroetarako deialdi osagarria onartzea, I., eta II. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorrita. Deialdi honek 2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta hirugarren hizkuntza-eskakizuna arteko ikastaroak eskaintzen ditu.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak azaroan argitaratuko du 2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekorako euskara-ikastaroen deialdi osagarria egiteko ebazpena, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakunde publikoetako langileentzat.
Ebazpen honetan jasotako aurreikuspenen eta IVAPen Ebazpen horren artean desadostasunik badago, azken horretan xedatutakoa nagusituko da.
Era berean, IVAPen Ebazpena aplikatuko da deialdi honetan berariaz aurreikusi ez diren gai guztietan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako jarduten du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 eta 8.2 f) artikuua.
IVAPeko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria,
NAGORE ALBERDI BERASALUZE.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
I. ERANSKINA
OINARRIAK
Lehenengoa.– Helburua.
Deialdi honen helburua da Osakidetzako langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntzan eragitea eta bultzatzea.
Bigarrena.– Nori zuzendua.
2.1.– Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2024-2025 ikasturteko euskara-ikastaroen deialdi orokorra arautu zuen 734/2024 Ebazpenaren datatik (2024ko martxoaren 27a) deialdi honetako ikastaro-modalitate bakoitzari dagozkion eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zerbitzu aktiboan, senitartekoak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.
2.2.– Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du, nolanahi ere, dituen aurrekontu-baliabideen barruan.
2.3.– Halaber, ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du, horretarako duen aurrekontuaren bidez. Langileak Osakidetzaren laguntza jaso ahal izateko, Giza Baliabideen zuzendariak 2024ko martxoaren 14an emandako 1/2024 Jarraibideetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Aurrekontua nahikoa ez balitz, aipatutako 1/2024 Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. Jarraibide horiek ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoak dira.
2.4.– Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 3. Planaren 8.1.2 puntuan ezarritako irizpideak aplikatuko dituzte, baita Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Instrukzio bidez ezarriko dituen irizpideak ere.
Hirugarrena.– Arau orokorrak eta ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.
3.1.– Arau orokorrak.
2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekoaren egutegia kontuan hartuta, ondoren zerrendatutako gaiak arautzeko 2024-2025 ikasturteko deialdi nagusiaren oinarriak aplikatuko dira (734/2024 Ebazpena, martxoaren 27koa; Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2024ko apirilaren 18an argitaratua).
– Mailaketa-probak (5.1 oinarria): Beharrezko bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du langilea. IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraziko dio mailaketa proba nork egin behar duen, baita non eta noiz egin behar duen ere.
– Administrazio-taldeak antolatzea (5.2 oinarria): Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da, eta bertan adieraziko dira jai eta zubi egunak.
– Matrikula orriaren bitartez eskolatzea, matrikulatzea, matrikula-orria ordaintzea eta kostua (5.3 eta 6.3 oinarriak).
– Liberatutako langileak. Betebeharrak eta ordainsariak (5.4 oinarria).
– Eskolan hastea eta berandu hastea (7.1 oinarria).
– Lanorduetako ikastaroen asistentzia-arauak (7.2 oinarria).
– Ikastaroari uko-egitea (8. oinarria).
– Eskola behin betiko uztea (9. oinarria).
– Ordu-kredituari buruzko araubidea (10. eta 11. oinarriak).
– Eskaintzen diren moduluak (egunean 2/3 ordukoak, trinkoak eta barnetegiak).
Administrazio-taldeak osatze aldera, deialdi osagarri honetan mailaketa-proba bakarra egingo da.
3.2.– Ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.
Oraingo deialdi honetan otsailetik ekainera arteko eskaera egin edo hilabeteko barnetegia eskatu ahal izango dute interesdunek, betiere baldintza hauen pean:
a) Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean, ez lanorduetan ez lanorduz kanpo. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean lanorduetako bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute soilik.
b) Lanorduetako ikastaroa urrian hasi duten ikasleek aldaketa eska dezakete lanorduetan: trinkotik 2 ordukora edo 2 ordukotik trinkora.
c) Lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa urrian hasi duten langileek soilik eska dezakete lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa.
Beraz, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi, ezta lanorduz kanpoko ikastarorik ere.
Ikastaroek, betiere, HABEk araututako moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan, hilabeteko barnetegiko ikastaroak izan ezik.
Laugarrena.– Eskabideak egiteko eta izapidetzeko epeak.
Interesdunek deialdi honetan eskabide elektronikoa bete beharko dute eta deialdian eskainitako modulu eta ordutegi bakarra aukeratu.
Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da zerbitzuaren interesaren arabera lanorduetako ikastaroak eskaintzea eta eskatzen dituztenen artean, aukeraketa egitea.
Zerbitzu-erakundeetako langileen zuzendaritzek, euskara teknikarien laguntzaz, jasotako eskaerak aztertu eta Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako aukeraketa irizpideen eta III Euskara Planaren arabera onartuko edo ukatuko dituzte. Eskabideak zerbitzu-erakundeen langileen zuzendaritzek kudeatuko dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzak horretarako ezarritako aplikazio informatikoaren bidez.
IVAPeko Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez emango dio Osakidetzak baimendutako eskaeren berri IVAPi. Honek eskabideak aztertu eta gero, aplikazio bidez jakinaraziko dio Osakidetzari baztertutakoak zeintzuk diren.
4.1.– Eskabideak non eta nola aurkeztu.
Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez. Hona hemen helbideak eta bideak:
– www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskara ikasi > Lanorduetako ikastaroak > Eskaerak)
– https://ce.osakidetza.eus/home_ce.html (Sartu > Euskalduntze ikastaroak)
Eskaera telematikoa egitea ezinezko den kasuetarako, interesdunek zerbitzu-erakundeetako langileen zuzendaritzetan aurkeztu ahal izango dute izena emateko eskabidea.
Deialdian onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako modalitateetako edozeinetan.
4.2.– Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak.
Eskabidea egiteko epea: 2024ko azaroaren 13tik 27ra bitartean, biak barne.
Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2024ko abenduaren 11rako.
Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko eskaeren berri emango dio IVAPi 2024ko abenduaren 13rako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.
Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesdunei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesdunei. Jakinarazpena 2024ko abenduaren 20rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).
Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.
4.3.– Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak.
Eskabidea egiteko epea: 2024ko azaroaren 13tik 27ra bitartekoa izango da, biak barne.
Onartutako eta ukatutako eskaerek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2024ko abenduaren 11rako.
Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri 2024ko abenduaren 13rako eman beharko dio IVAPi. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.
4.3.1.– Baimendutako eta baztertutako eskaeren zerrendak jakinaraztea.
Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesdunei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartzen ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesdunei. Jakinarazpena 2024ko abenduaren 18rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).
Idatzizko jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak bere zerbitzu-erakundeko langileen zuzendaritzari egoki iritzitako erreklamazioa aurkezteko.
Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako edozein eratan.
Bosgarrena.– Lanorduetako ikastaroetan onartzeko araubidea.
Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.
Lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarriko ditu. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.
Seigarrena.– Lanorduetako ikastaroak.
Ebazpen honen II. eranskinean daude adierazita deialdi honetan, lanorduetan, egin daitezkeen ikastaroak.
Deialdi hau 2024-2025 ikasturteko bigarrena da, eta bertan egiten den ikastaro-eskaintza mugatua da, gorago aipatu den martxoaren 27ko 734/2024 Ebazpenean iragarri bezala.
Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, IVAPek ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.
Zazpigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.
7.1.– Ikastaroen eskaintza eta baldintzak.
Lanorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko baldintzak deialdi honen hirugarren oinarriaren 2. puntuan ezarri dira.
IVAPek matrikula-orriaren bidez finantzatuko dituen ikastaroen zehaztapena III. eranskinean dago jasota.
Ikastaroek, betiere, HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute. Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira barnetegiko ikastaroak eta autoikaskuntzakoak.
7.2.– Lanorduz kanpoko ikastaroetan matrikulatzea.
Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, matrikula-orri bana bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek eskatzaile bakoitzari berea helarazi diezaion.
Matrikula-orriaren bitartez langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikulatu ahal izango da.
Matrikulatzeko ezinbesteko izango da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.
Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta arinen itzuli behar du matrikula orria Osakidetzara eta Osakidetzak baja erregistratuko du Solaskidegune aplikazioan. Matrikula-orria itzultzeko prozedura martxoaren 27ko 734/2024 Ebazpenaren zortzigarren oinarrian dago jasota.
Langileak egin duen matrikulak honako baldintza hauek betetzen baditu, IVAPek matrikularen kostu osoa ordainduko du:
1) Matrikula-orria garaiz entregatzea euskaltegian: ikastaroa hasi baino lehen aurkeztu beharko da.
2) Aurreko 7.1 oinarriak ezartzen dituen ikastaroen ezaugarriak betetzea.
Langileak egin duen matrikulak aurreko baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainduko.
Zortzigarrena.– Ikastaroen hasierari buruzko arau orokorrak.
Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.
Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-dataren erreferentzia ikastaro trinkoa izango da, beraz:
– Ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 orduko ikastarora.
– 2 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek 2 orduko ikastaroan jarraituko dute harik eta ikastaro trinkoa hasi arte.
Bederatzigarrena.– Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikulua betez, jakinarazten da deialdi honen eremuan euskara-ikastaroak kudeatzeko datu pertsonalen tratamendua, alde batetik, Osakidetzaren ardurapean egingo dela, eta, beste alde batetik, IVAPen ardurapean.
Interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Osakidetzak tratatuko dituela eta Giza Baliabideen Kudeaketa Integratua izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da Osakidetzako langileak kudeatzea, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko. Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/datuenbabesa
Halaber, interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak IVAPek tratatuko dituela eta EAEko Administrazio Publikoetako Langileen Euskalduntzea izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzagatik esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere. Hori guztia, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun baten arabera.Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:
II. ERANSKINA
BARNETEGIKO IKASTAROAK ETA ADMINISTRAZIOKO LANGILEEZ OSATUTAKO TALDEAK
1.– Barnetegiko ikastaroak.
Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegiaren arabera:
– Maizpide (Lazkao): otsailak 17 – ekainak 25.
– Aurten Bai (Zornotza): otsailak 17 – ekainak 25.
Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.
IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.
2.– Bost orduko ikastaroak.
Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.
IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.
Bigarren lauhilekoaren iraupena ondorengoa izango da: 2025eko otsailaren 17tik ekainaren 27ra.
Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.
3.– Modulu aldaketak.
3.1.– Bost orduko ikastarotik bi orduko ikastarora:
Bost orduko ikastarotik IVAPeko bi orduko talde batera aldatzen diren ikasleek ondorengo egutegia izango dute: 2025eko otsailaren 17tik ekainaren 20 arte.
Administrazioko taldeetako ikastaroen ordutegia 08:00etatik 10:00etara izango da Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.
Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.
Matrikula-orriaren eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.
3.2.– Bi orduko ikastarotik bost orduko ikastarora:
Bi orduko ikastarotik IVAPeko bost orduko talde batera aldatzen diren ikasleek eranskin honen 2. puntuan adierazitako egutegia izango dute.
Aldiz, matrikula-orriarekin eskolatzen dien ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia izango dute.
III. ERANSKINA
MATRIKULA-ORRIAREN BIDEZ FINANTZATUKO DIREN IKASTAROAK
Lanorduetako Ikastaroak:
(Ikus .PDF)
Lanorduz kanpoko ikastaroak:
1) Aurrez aurreko ikastaro trinkoak (1. HE, 2. HE eta 3. HE):