219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5125
AGINDUA, 2024ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baita 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz, hautatutako izangai berria.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez, partzialki baietsi da Amara Castañón González andreak Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Agindu horrek hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zuen.
Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:
Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2024ko urriaren 3ko Ebazpena eman du. Ebazpen horren bidez, aldatu egiten dira Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak (Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendutakoak, eta 2024ko maiatzaren 14ko eta 17ko eta ekainaren 21eko ebazpenen bidez aldatutakoak, ebazpen horietan zehazten diren errekurtsoak betearazteko). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 9ko Aginduaren bidez, Hezkuntzako Sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua eta urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina aldatu ziren (Agindu horien bidez argitara eman ziren, hurrenez hurren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak eta bigarren zerrenda osagarria), eta Amara Castañón González andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko (2. hizkuntza-eskakizuna) Hezkuntza Orientazioko espezialitatean (txanda irekia) hautatu zen, partzialki baietsitako errekurtsoa betetzeko.
Hautatutako pertsonak deialdian parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak zein espezifikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, bidezkoa da karrerako funtzionario izendatzea, partzialki baietsitako errekurtsoa betetzeko.
Azaldutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), honako hauek sartzeko:
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa.
(Ikus .PDF)
Agindu honen bidez izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa sartutzat joko da 2023ko abenduaren 1etik aurrera.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.